Strong by zumba eta K- strech probatzeko aukera izango da Bikuña kiroldegian datorren astean
Bi jardueretako hainbat klasetara joateko aukera izango dute herritarrek, doan. Izena eman behar da aurretik.
Legazpiko Bikuña kiroldegiak ate irekien jardunaldiak egingo ditu hilaren 25etik 28ra bitartean, Strong
by zumba eta K-strech jarduerak ezagutzera emateko. Jarduera horiek erakusteko saio bereziak emango ditu, doan, baina izena eman beharko da aurretik.
Strong by zumba zer den ezagutu eta probatzeko aukera izango da hilaren 26ean 20:15etan eta hilaren 28an 15:00etan. K-strech probatzeko saioak, berriz, hilaren 25ean 19:15ean eta hilaren 27an 10:15ean izango dira.
Izena emateko kiroldegira bertara joan daiteke, harrera@legazpiko-kiroldegia.info mezu bat bidali edo 943 73 12 43 zenbakira deitu.