Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak liburu aurkezpena egingo du Beasainen
Astelehenean izango da hitzordua, Goierriko Pentsiodunek antolatuta.
Diagnostico Tolosaldea. La privatizacion de la sanidad en el oasis vasco eta Erresidentziak SA, zaintzaren negozioa Euskal Herrian liburuak aurkeztuko ditu Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari eta kriminologo bizkaitarrak, Beasainen. Goierriko Pentsiodunek antolatu dute aurkezpena. Astelehenean, hilak 25, izango da aurkezpena, 18:00etan, Beasaingo udaletxean.