Aizkorrikoak Euskal Herriko gailurrik garaienera doaz

Aizkorri mendizale elkarteak Euskal Herriko tontorrik garainera txangoa antolatu du: urriaren 30ean, larunbata, Hiru Erregeen Mahaira joango dira. Egunean bertan abiatuko dira, autobusez, Gipuzkoa plazatik, 05:30ean. Izena eman behar da aldez aurretik. aizkorrimendi@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke, 616 31 05 35 telefono zenbakira idatzi edo Aizkorri mendizale elkartean bertan, irailaren 26an eta 27an, 19:00etatik 20:00etara. Hiru Erregeen Mahaiak 2.446 metro ditu.