Familientzat sukalde ikastaroa izango da gaur Biziolan
Goierriko XIV. Hamabostaldi Ekologikoa Lazkaoko Biziolara iritsiko da, gaur, igandean Zerainen azokarekin hasi ondoren. Familientzat sukaldaritza ikastaroa emango dute, 18:00etan. Osoa Cooking-eko Anne Otegi sukaldariak eta Mendarte baserriko Iñaki Intsausti ekoizleak gidatuko dute. Garaiko produktuak erabiliko dituzte, eta Duinako errezeta-gida oparituko diete partaideei.