Festa giroan ospatu dute adinekoen eguna
Adineko pertsonen eguna ospatu zuten igandean, Beasainen. Eguerdian meza izan zen Gurea abesbatzarekin eta, ondoren, bazkaltzeko elkartu ziren Plazazpian. Bazkaldutakoan, joko txapelketako sariak banatu zituzten eta, segidan, omenaldia izan zen. Maria Carnero Carnero eta Francisco Alcalde Alonso izan ziren omenduak. Lore sorta eta plaka jaso zituzten Beasaingo Udalaren eskutik. Giro ezin hobean, arratsalde osoan luzatu zen dantzaldia.