Frutei buruzko solasaldia eta dastaketa, Nafarroa23 txokoan
Ostiral arratsaldean bi txanda izango dira.
Nafarroa23 txokoak ateak irekiko ditu berriro ostiralean. Joxe Mari Telleriak, Lleidan, Aitona herrian fruta arbolak dituen nekazaria gonbidatu du. Nektarina eta melokotoi arbolak ditu, batik bat. Fruta horien inguruan duen jakinduria baliatuz egingo du hitzaldia eta dastaketa ere izango da. Herritar guztiak gonbidatuta daude. Bi txanda izango dira; 17:45ean eta 19:15ean.