Jantzi berriak, 10. urteurrena ospatzeko
XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzeko jantzi berriak josiko dituzte urrian zehar, Zumalakarregi museoaren laguntzarekin.
Argazkia: Angel Elortza Ormaiztegiarrek eleganteen bilkurak 10. urteurrena antolatuko dute aurten. Urtemuga borobila ospatzeko, oparia egingo diete ormaiztegiarrek euren buruari, Zumalakarregi museoaren laguntzarekin: XIX. mendeko jantzi berriak josiko dituzte.
Aurtengo bilkura azaroaren 25ean egingo da. Jantziak prestatzen, baina, urriaren 7an hasiko dira. Zehazki, urriko larunbat guztietan elkartuko dira, 16:00etatik 19:00etara, Zumalakarregi museoan. Izena emateko bertara idatzi behar da: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dute XIX. mendeko eleganteen bilkura. Desagertutako bainuetxea gogoraraziko dute.













