2023/9/21

Zaldibiatik Gaintzarako bidegurutzea egokituko du aldundiak, errepidearen erdian biraketa-errei bat jarrita

Lanak esleitu dituzte, eta lau asteko epean birmoldatuko dute bidegurutzea. Errepidea zabaldu egingo dute pare horretan. Gaintzatik Zaldibiarantz irteteko, itxarote erreia moldatuko dute.

Josetxo Imaz oroitzeko lasterketak parte hartze zabala izango du

Beasainen hasi eta bukatuko da aurten 10 kilometroko lasterketa, 11:00etan. Izena emateko epea zabalik dago oraindik. Aurrez haur eta gaztetxoen mailako lasterketak jokatuko dira.

Bilkoin kultur eta kirol elkarteak 50. urteurrena ospatuko du bihar eta etzi

1970eko hamarkadan sortu zuen emakume eta gizon talde batek elkartea, «herrian egon zitezkeen kirol eta kultur arloko hutsuneak betetzeko» asmoz. 140 bat bazkide dira gaur egun.

Zazpi sagardoren artean aukeratuko dute herriko onena Olaberrian

Larunbatean izango da Olaberriko VI. Sagardo Txapelketa Herrikoia, Arkupe elkartean, iluntzean. Afaria egingo dute ondoren.

Deportazioek eragindako eskubide urraketak, mahai gainera Ordizian

Cabo Verden deportatua zegoela hil zen Juan Ramon Aranburu Garmendia ordiziarraren kasua ekarriko dute gogora.

L. Goiburu

Ijitoa jaitsita festa dator

Itsasondoko festak gaurtik igandera ospatuko dituzte itsasondoarrek. Bihar, herriko gazteek pregoia egingo dute eta ijitoaren jaitsiera izango da, festei hasiera ofiziala emateko.

Laida Goiburu

Zine Klub Legazpiren denboraldi berria datorren astean hasiko da

Hasiera "interesgarria" izango dela iragarri du, hainbat gonbidatu izango dituelako eta punta-puntako filmak eramango dituelako Latxartegira.

Euskarazko film laburren lehiaketan izena emateko azken egunak

Aittu euskara elkarteak antolatuta, euskarazko film laburren lehiaketa egingo da, gazteen artean euskara sustatzeko helburuarekin. Irailaren 29ra arte dago zabalik izen ematea.

Jantzi berriak, 10. urteurrena ospatzeko

XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzeko jantzi berriak josiko dituzte urrian zehar, Zumalakarregi museoaren laguntzarekin.

Idiazabalgo behin behineko zerrendak argitaratu ditu udalak

Idiazabalgo Udalak ikasturte honetarako antolatu dituen ikastaroetarako onartuen behin behineko zerrenda argitaratu du. 244 lagunek eman dute izena

Goierriko denda izango da Alderdi Egunean

EAJren Alderdi Eguna egingo da igandean. Estrainekoz, Goierriko denda izango da, eskualdeko produktuekin

Haristizabal baserrirako bisitan gaur eman behar da izena

Goierriko hamabostaldi ekologikoko ekintzetako bat da Itsasoko Haristizabal baserrira bisita. Larunbatean izango da, baina izena gaur eman behar da

Ataungo mondeju ikastaroan izena eman daiteke

Irailaren 30ean emango du Pili Barandiaran ataundarrak, Aizkoate elkartean. Irailaren 26rako apuntatu behar da.

Lareoko kobara irteera antolatu dute iganderako, Lizarrustitik

Parketxetik oinez joango dira, eta espeleologia esperientzia eskainiko dute kobazulo barruan. Familian egiteko moduko irteera da. Aurrez izena eman behar da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa