Zazpi sagardoren artean aukeratuko dute herriko onena Olaberrian
Larunbatean izango da Olaberriko VI. Sagardo Txapelketa Herrikoia, Arkupe elkartean, iluntzean. Afaria egingo dute ondoren.
Olaberriko zazpi etxetan egindako sagardoak aurkeztuko dituzte, larunbatean, VI. Sagardo Txapelketa Herrikoira. Arkupe elkartean jokatuko da herriko lehiaketa, 20:00etan. Ondoren, 22:00ak aldera, izena emanda daudenek afaria egingo dute, bertan.
Honako sagardogile zaletuek eramango dituzte eurek egindako edariak: Aranguren (Gari Arrieta), Brrene (Aritz Arantzegi), Haize-Leku (Jokin Arratibel), Handikosoro (Joxe Bernardo Aldasoro), Makaztegi (Juanjo Amoztegi), Remigiorena (Joxean Iturriotz) eta Txara-Berri (Felix Urteaga).