Amilibia eta Ibarbia azkarrenak aurtengo Josetxo Imaz lasterketan
XXIII. edizioa du Josetxo Imaz memorialak eta aurtengoan, Martin Amilibia zumaiarra eta Alkizako Itziar Ibarbia gailendu dira.

Aurten ere itsi da goierritarrek horren maitea duten lasterketa. 23. aldiz, Josetxo Imaz memoriala antolatu dute Txindoki Atletismo Taldeak, Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako udalen laguntzarekin. Bi hamarkadatik gora dituen lasterketa honek, beste urte batez hiru herri zeharkatu ditu, ohi bezala: Beasain, Lazkao eta Ordizia. Urtez urte irteera eta helmuga hauetako herri batean izaten da eta aurten Beasaini egokitu zaio korrikalarien hasiera eta amaieraren lekuko izatea.
Goizean goiztik korrikalariz eta giro herrikoiez bete da Beasaingo Gernika Pasealekua. Txikienekin hasi dira lasterketak, goizeko 10etan eta ondoren, 11etan helduen lasterketari hasiera eman diote. Gernika Pasealekutik abiatu dira helduak ere, haurrak bezalaxe, baina hiru herriak zeharkatu ondoren, Erauskin Plaza izan dute helmuga.
Aurtengoan Martin Amilibia zumaiarra eta Alkizako Itziar Ibarbia izna dira lasterketako azkarrenak. Amilibiak 32 minutu eta 7 segundu behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta Ibarbiak, berriz, 39 minutu eta 22 segundu. Hala ere, goierritar ugarik hartzen dute urtero-urtero parte Josetxo Imaz lasterketan eta aurten ere hala izan da, izan ere, 233 lasterkaritik 130 inguru goierritarrak ziren.
Sailkapena
- Gizonezkoak:
- Martin Amilibia Aranburu
- Mikel Etxamendi Villanueva
- Markos Zaldibia Luengo
- Emakumezkoak:
- Itziar Ibarbia Urrutia
- Lourdes Colomo Artola
- Marina Arsuaga Arambarri
- Goierritarrak
- Mikel Fernandez Acha (Ezkio-Itsaso)
- Urko Etxebeste Garin (Beasain)
- Jon Telleria Gallastegi (Legazpi)
- Naroa Lopetegi De Arriba (Beasain)
- Goizane Irastorza Fadrique (Zaldibia)
- Ane Urteaga Armendariz (Ordizia)