Itsasondoko jaiei agurra Ijitoaren igoerarekin
Itsasondoko jaiak izan dira asteburuan eta gaurkoan agur esan behar izan diete jaiei Ijitoaren igoerarekin eta pregoiarekin.

Itsasondon asteburu bikaina pasa dute herritarrek jaietan. Zenbat kontzertu, afari, musika, dantza… giro ederrean egon dira baina gaurkoan jaiei agur esateko unea iritsi zaie. Horretarako herritarrak arratsaldeko 8ak inguruan bildu dira Ijitoaren igoerarekin eta pregoiarekin agurra emateko. Bestalde, horrekin batera sagardo dastaketa egin dute.
Nahiz eta gaurkoan agur esan behar izan, azken unera arte aprobetxatu dute eguna. Goizean puzgarriak eta hamaiketakoa izan dituzte eta arratsaldean, berriz, giza proba eta pelota partidua. Aurrez aurre izan dira pelotan Irribarria eta Garmendia, eta Zubizarreta eta Oliden. Horren ondoren, pregoia eta ijitoaren igoera egin dute eta sagardo dastaketarekin eman diote agurra aurtengo jaietako asteburuari. Iada datorrenerako zain daude herritarrak.