Euskaraz eta kulturartekotasunaz hausnartzeko hitzaldia egingo dute, gaur, Zaldibian

Zaldibiako hezkuntza komunitatean lantzen ari diren euskara eta kulturartekotasun proiektuaren barruan, hiru kidek hitzaldia egingo dute, gaur. Zineb el Gahouti, Eñaut Agirre eta Amelia Barquin filologo ariko dira. 18:00etan, udaletxean izango da solasaldia.

Euskara eta kulturartekotasuna proiektuan diharduten lagun batzuk, Zaldibian, iazko ikasturtean. /Mikel Albisu