2023/9/26

Izan eta aldatu, euskaraz

Beasaingo Aittu! Euskara Elkarteak euskararen normalizazioren alde lanean jarraitzeko, Aittukideak erakartzeko deia egin du, ‘Izan eta aldatu’ lemapean. Whatsapp bidez jasoko da eskuorria

Zuhaitzak ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte Mirandaolan eta Urretxun

Asteklima Euskadiko klimaren eta energiaren astearen barruan kokatzen dira bi jarduerak. Legazpikoa ostegun arratsaldean egingo dute, eta Urretxukoa ostiral arratsaldean. Doan dira, baina izena eman behar da aurretik.

Legazpiko EH Bilduk lau eskari luzatu dizkio udalari herritarrentzat "zubi lana" eginda

Kirola eta euskara, kirol guneen segurtasuna, kontziliazioa eta mugikortasuna eta aparkalekuen ordenantza dira eskaera horietan jorratutako arloak.

'Psikoeskape', Urrup antzerki taldearen lanik berriena Beasainen

Usurbe Antzokian izango da emanaldia, ostiralean, 20:30ean.

Asteklimaren baitan, ikuskizuna eta dokumentala

'Into the ice' hitzaldia eta dokumentala eta haurrentzako 'Niararen bidaia' antzezlana eskainiko dituzte datozen egunetan.

Ostegunean ekingo diete ibilaldi osasuntsuei Beasainen

Ez da beharrezkoa izena ematea. Ordu eta erdiko ibilaldia egingo dute, 10:00etan Erauskin plazatik abiatuta. Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian ariketa saioa egingo dute. Kirol aholkularitza zerbitzua datorren astelehenetik izango da martxan.

27. mendi bizikleta martxa egingo dute larunbat honetan

Bi ibilbide egongo dira: motza eta luzea. Izena egunean bertan eman beharko da.

Klima aldaketaren arazoei erreparatuko diete Olaberriko Astekliman

Egitaraua gaur hasiko da. Etxebizitzen berokuntza eta isolatze sistemak landuko dituzte hitzaldietan. Saguxarren garrantziaz ohartarazteko lanketa egingo dute, eta estazioa aurkeztuko dute.

Helduentzako plaza dantzen ikastaroa antolatu du Ostadar dantza taldeak

Astelehenean, urriak 2, izango da ikasturteko lehenengo saioa.

Miren Azpiazu Aizpiolea omenduko dute urriaren 7an

Herri bazkaria eta Puro Relajo taldearen emanaldia antolatu dituzte.

Zoru pelbikoa indartzeko tailerrak egingo dituzte

Urri hasieratik abendu hasiera artean izango dira tailer hauek.

'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, ostegunean

Solasaldia eta mokadutxoa ere egongo dira. XIV. Hamabostaldi ekologikoaren baitan antolatutako ekitaldia izango da.

Adinekoen Eguna ospatu dute Idiazabalen

Adinekoen bazkaria egin ostean, nagusienak omendu zituzten.

San Joseko eta Sanitas Txindokiko egoiliarrak trizikloan ibiliko dira bihar

Bizikletaz Adinik Ez ekimenaren barruan, San Joseko egoiliarrek 11:00etan egingo dute irteera, eta Lazkaoko Sanitas Txindokikoek, berriz, 16:00etan. Martxotik 140 pertsonak parte hartu dute esperientzian.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa