Hilabetean behin mendira joatea, ezkiotarren proposamen berria
EzkiOn Martxan Kirol Klubaren eta Ganbara Guraso Elkartearen eskutik sortu den proposamen berria da hilabetean behin mendira joatea.
Baditu, noski, helburu batzuk proposamen honek: mendiaz eta naturaz gozatzea, toki berriak ezagutzea eta herritarren arteko harremanak sendotzea, besteak beste.
Egitasmoa zabaldu eta lan talde berri bat sortzeko, udaletxean bilera bat egingo dute ostegunean, arratsaldeko zazpietan.