Hitzaldia eta film emanaldia geratzen dira asteon Ataunen, Natur Zikloa bukatzeko
Ataungo 4. Natur Zikloan, gaur Iñaki Antiguedad hidrogeologoak hitzaldia egingo du, 18:30ean, Herri Antzokian. Klima aldaketa, uraren eta lurraldearen ikuspegitik gaia jorratuko du. Bihar, bukatzeko, Ta argiya iñ zan dokumentalaren emanaldia eta egileekin solasaldia izango dira, ordu eta leku beretan. Urumea ibaiaren bailarkao zentral hidroelektriko txikiei buruzko ikuskaria da, Eli Pagolak eta Ainhoa Gutierrezek egina.