Miren Azpiazu Aizpiolea omenduko dute urriaren 7an
Herri bazkaria eta Puro Relajo taldearen emanaldia antolatu dituzte.
Miren Azpiazu Aizpioleari, esker onez herri omenaldia egingo dute urriaren 7an Ezkioko frontoian. 12:30ean izango da ekitaldia, eta 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute, baina txartelak aldez aurretik hartu behar ziren. Haurren eta helduen menuak egongo dira bertan. Gero, egitarauko azken ekitaldi gisa, 19:00ean Puro Relajo taldearen emanaldia izango da.