Porru kaleko festak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean
Ostiralean 18:00etan jaurtiko dute jaien hasierako suziria.

Porru kaleko festak ospatuko dituzte Beasainen, asteburuan. Ostiralean, 18:00etan jaurtiko dute jaien hasierako suziria. Jarraian sagardo dastaketa izango da eta 21:00etatik aurrera, Sheldons, Denso Mutiko Tatta eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua.
Larunbatean, berriz, herri bazkaria 14:30ean, eta kafearekin bingo musikatua. 18:00etan elektrotxarangak girotuko ditu kaleak, eta 20:30ean, Muxutruk erromeria eta DJ Fresa Morango izango dira.