San Joseko eta Sanitas Txindokiko egoiliarrak trizikloan ibiliko dira bihar
Bizikletaz Adinik Ez ekimenaren barruan, San Joseko egoiliarrek 11:00etan egingo dute irteera, eta Lazkaoko Sanitas Txindokikoek, berriz, 16:00etan. Martxotik 140 pertsonak parte hartu dute esperientzian.
Bizikletaz Adinik Ez ekimena Goierrira iritsiko da bihar. Ordiziako San Jose egoitzako eta Lazkaoko Sanitas Txindoki egoitzako egoiliarrek trizikloan ibiltzeko aukera izango dute. 11:00etan San Joseko egoiliarren egingo dute irteera, eta 16:00etan Sanitas Txindokiko egoiliarrek. Irteera bakoitzean hiru triziklo eramango dituzte hiru boluntariok, eta triziklo bakoitzean bi adineko ibiliko dira. Martxoan hasi zen proiektua, eta Ordiziakoa eta Lazkaokoa batuta, 16 egoitzatan egin dute egitasmoa. Guztira 140 pertsonak parte hartu dute esperientzian.
Bizikletaz Adinik Ez egitasmoko kideek azaldu dutenez, jardueraren bidez “egoitza-zentroetan bizi diren adinekoek beren komunitatearekin konektatzen dira, esparru jasangarri eta osasungarri batetik, errespetua sustatuz eta belaunaldien arteko harremanak ehunduz”.