Zoru pelbikoa indartzeko tailerrak egingo dituzte
Urri hasieratik abendu hasiera artean izango dira tailer hauek.
Zoru pelbikoa indartzeko tailerrak antolatu dituzte Ezkion, eta urriaren 2an izango da lehenengoa. Astelehenetan izango dira saio guztiak, eta urriaren 9an, 16an, 22an eta 30ean izango dira gainerakoak. Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an ere izango dira saioak; baita abenduaren 4an ere.
Tailer hauek Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatzen ditu Urola Garaiko Jabetze Eskolaren programazioaren baitan.
Ezkioko udaletxean izango dira guztiak, 17:30etatik 19:00etara, eta tailerraren hizkuntza taldearen arabera erabakiko da. Informazio gehiago nahi izatekotan, deitu 943 25 23 89 zenbakira, edo begiratu webgunea.