2024ko uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da Ehunmilak trilogia
Izen emateak azaroaren 9an irekiko dira, 17:00etan.

Ehunmilak trilogiaren 13. edizioak badu data; 2024 urteko uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da. Gaur goizean zabaldu du antolakuntzak, sare sozialen bidez. Izen emateak noiz zabalduko dituzten ere aurreratu dute. Azaroaren 9an, 17:00etan irekiko dira. Datozen asteetan izen emateen informazioaren berri gehiago emango dutela iragarri dute.