Altzagarrek mahaiaren bueltan hasi dituzte sanmigelak
Artea elkartean dute urteroko herri bazkaria, Eneko Araiztegi eta Iban Urdangarin bertsolariak eta Iñaki Larrañaga eta Imanol Intsausti trikitilariak lagun dituztela.
San Migel eguna da gaur, eta aurten, urtero Artea elkartean egin ohi duten bazkariarekin hasi dituzte sanmigelak. Bazkalondoa girotzeko, Eneko Araiztegi eta Iban Urdangarin bertsolariak eta Iñaki Larrañaga eta Imanol Intsausti trikitilariak izango dituzte lagun.
Arratsaldean, toka txapelketa izango dute 19:00etan, patata tortilla txapelketa 20:00etan, eta frontenis txapelketa ondorenean.
Bihar dute egunik beteena, haurrentzako puzgarri, herri afari eta kontzertuekin. Igandean, berriz, herri kirolak eta sagardo dastaketa.