Oiduegiko leizeak auzolanean garbituko dituzte
Ataun San Martinen 08:45ean elkartuko dira, eta Oiduegiko saroian 10:00etan. Felix Ugarte Espeleologia Elkartekoen laguntza izango dute leizeetan.

Enirio-Aralarko Mankomunitateak Oiduegiko bi leizeetatik urtetan pilatutako zaborrak eta hondakinak ateratzeko auzolana deitu du, biharko. Boluntarioen laguntza eskatu du, eta izena eman behar da (enirioaralar15@gmail.com). Ataun San Martinen 08:45ean elkartuko dira, eta Oiduegiko saroian 10:00etan. Felix Ugarte Espeleologia Elkartekoen laguntza izango dute leizeetan.