Paul Urkijo Ataunen izango da bihar, ‘Irati’ filma aurkezten

VI. Mitoaldiaren barruan, Irati, izena duen guztia bada filmaren emanaldia izango da, bihar, Ataunen. 17:00etan hasiko da, Herri Antzokian. Hasieran, Paul Urkijo (Gasteiz, 1984) zuzendariak sarrera-hitzalditxo bat egingo du, aurkezpen gisa. Antzokiko atalondoan, bestetik, Mitologika erakusketa egongo da, 10:00-12:30 eta 16:00-20:00 artean, Urkijo, Nerea Torrijo eta Rakel Altzateren ilustrazio nahiz bozetoekin.