Masajeen eta meditazioaren munduan murgiltzeko saioak, Iratzarri elkartearen eskutik
Jose Felix Sandonis yoga irakasleak emango ditu hilaren 17an, 19an, 24an eta 26an. Izena ematen behar da parte hartzeko. Emakumeen elkarteak urteko lehen irteera egin du asteburuan, Burgosko Merindadeetara.
Burgosko Merindadeetara (Espainia) ikasturteko lehen irteera egin berritan, Iratzarri emakumeen elkarteak hurrengo jarduera prestatu du dagoeneko. Masajeen eta meditazioaren munduan murgiltzeko saio sorta izango da, eta Jose Felix Sandonis yoga irakaslea izango da gidaria.
Saioak hilaren 17an, 19an, 24an eta 26an izango dira, astearte eta ostegunetan, 15:30etik 16:30era. Doan izango dira, baina parte hartzeko izena eman behar da, asteazkenean, hilak 4, 16:30etik 18:30era, elkartearen egoitzan. Mezu elektroniko bat bidalita ere eman daiteke izena: iratzarri.legazpi@gmail.com.
Honako gai hauek landuko ditu Sandonisek: aurpegi, esku eta oinetako masajea; erlaxazio masajea; estreserako energia masajea; kontzentrazio ariketak; bistaratze ariketak; oreka emozionalerako meditazioa; eta barne garapenerako meditazioa.