Ander Gutierrez legazpiarrak irabazi du Gipuzkoako ehiza txikiko txapelketa junior mailan
Hilaren 8an Arabako Zanbrana barrutian egingo den Euskadiko txapelketarako sailkatu da. Legazpiko Kattagorri elkarteak ehiza egokituaren txapelketa egin du irailean.
Ander Gutierrezek (Legazpi, 2004), txakurrekin egin beharreko ehiza txikiko Gipuzkoako txapelketa irabazi du asteburuan. Txapelketa Zanbranako barrutian (Araba) jokatu zen atzo, urriak 1, eta titulu horrek hurrengo igandean, hilak 8, toki berean jokatuko den Euskadi txapelketarako pasea eman dio.
Gutierrez oso pozik dago lortutako garaipenarekin, eta hurrengo hitzorduari baikor begiratzen dio, Euskadiko txapelketa lortzeko aukerak ere badituelako. Ehiztari familiako da Gutierrez, eta 13-14 urterekin hasi zen bera ere ehizan, aitona Santosek, aita Enrique eta Juan Mari,Ivan eta Santitos osabekin batera.
Ehiza egokituaren Kattagorri Kopa
Legazpin bada ehiza sustatzen duen elkarte bat, Kattagorri hain zuzen, eta horrek antolatuta, Handy Sport Kattagorri Kopa ehiza txapelketaren laugarren edizioa jokatu zen Arabako Arriola barrutian. Txapelketa mistoa zen, ehiztari egokitu batek eta ehiztari senior batek bikotea osatuta. Irailaren 23an jokatu zen, eta Josu Egañak eta Manuk osatutako bikoteak irabazi zuen