Idiazabalgo gaztelekuak bihar irekiko ditu ateak
2023-2024 ikasturteari bihar emango diote hasiera Idiazabalgo gaztelekuan. Behin behineko banaketa bada ere, antolatzaileek ordutegia hiru zatitan banatu dute: LH 6ko ikasleak 16:30etatik 17:30etara izango dute bertan egoteko aukera. DBHko lehenengo mailakoek, aldiz, 17:30etatik 18:30etara, eta, DBHko bigarren zein hirugarren mailakoen txanda 18:30etatik 19:30etara izango da.