2023/10/5

Ampo Ordizia, denboraldiko lehen garaipenaren bila, Alcobendasera

Joan den igandean ihes egin zion garaipenak taldeari. Bigarren jardunaldia izango dute igandean, Silicius Alcobendas-en aurka.

Larunbatean aurkeztuko dute Ordiziako Probaren ehun edizioen liburua

Aurkezpena 11:00etan izango da, udaletxean. Iñaki Azantzak idatzi du liburua, eta Patxi Garmendiak itzuli du euskarara. Larratxan, Amonanen eta D’elikatuzen eros daiteke.

Jorge Gil Munarriz gidoigilea, Zine Klub Legazpiren asteburuko gonbidatua

Legazpiarraren bi lan proiektatuko dituzte Latxartegi aretoan, ostiralean 'Karpeta urdinak' eta igandean 'Las buenas conpañias'. Gil Munarrizek bi filmak aurkeztuko ditu, horiekin zerikusia duten hainbat lagunekin batera.

Arana kaleko festak ospatuko dituzte asteburuan

Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte festak eta egitarau oparoa antolatu dute. Bertara inguratzeko gonbita luzatu dute auzotarrek.

ARITZ INSAUSTI. ARAMAKO ALKATEA

«Arama bizirik dagoen herria izaten jarraitzea nahiko nuke»

Ekainaren 17an hartu zuen Aritz Insaustik (Arama, 1995) alkate kargua. «Herritarren arteko komunitate indartsua» sortzeko eta «gazteak herrian geratzeko aukera» bermatzeko lanean ari dira.

Laida Goiburu

Haurrentzako errelebo lasterketan 850 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute

Hamalau ikastetxetako 213 taldek eman dute izena. 09:00etan izango dira lehenengo lasterketak.

Herriko elkarteen eguna ospatuko dute larunbatean

Tokiko 27 elkartek parte hartuko dute jardueraren lehenengo edizioan. Elkarteen lana gizarteratzea eta sareak sortzea da helburua. Postuak eta kale ekintzak izango dira, Erauskin plazan eta Gernika pasealekuko frontoiaren arteko eremuan.

GOIERRIKO HITZAren argazki lehiaketako garaileek jaso dituzte sariak

Juan Mari Apaolazarentzat izan da Hitzakideen lehen saria eta Bidatz Urrestarazuk jaso du Hitzakideen 2. saria. Maitane Marquezek, berriz, publikoarena.

Lehen mailako oiangutarrak, elkarren aurka, gaur, Olaberrian

Ibarguren-Etxeberria eta Irastorza-Letamendia bikoteen arteko partida izango da, 22:30ean. Bihar, Beti Alai pilotalekuan, Errepalako bikotea izango dute aurkari Otegik eta Andonegik.

Orkatzategira mendi irteera hezitzailea antolatu du Aizkorri elkarteak

Igandean izango da irteera eta izen emateko azken eguna gaur da.

Sagastigutiko zuhaitzak ezagutzeko irteera egingo dute igandean

Haurrentzako eta helduentzako saio bana egingo dute. Plazak mugatuak dira eta izen ematea ostiralera arte dago zabalik. Arrano Kulturak antolatutako jarduera bat da.

Ehiza postuak zozkatuko dituzte

Bihar egingo dute Ezkion lehenengo zozka; Zegaman, aldiz, datorren asteazkenean.

Burdin Majikoa ihes gelarekin, ondare bizia ezagutzeko aukera igandean

Bi txanda izango dira, 11:00ean eta 12:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik.

Añube taldearen erreportajea Hamaika Telebistan

Taldeak Debagoienan du jatorria, baina bateria-jotzailea Egoitz Goikoetxea ataundarra da. Ikusi erreportajea albiste barruan.

Iñaki Gurrutxaga

ZZ Rock musika jaialdia egingo dute larunbatean Zumarragan

Mary Mahaffey Band, Ramada Inn, Trini Fox eta Stupid Fuckin People taldeek joko dute

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa