Gaur banatuko ditu Ikatzak Legazpi Hiria lehaiketako eta argazki rallyko sariak
Ekitaldiaren aurretik rallyko lanen proiekzioak egingo dute, eta ondoren, Legazpi Hirira aurkeztutako lanen artean egindako 50 argazkiko erakusketa irekiko dute.
Ikatzak antolatutako estatu mailako Legazpi Hiria argazki lehiaketako eta Batis Goikoetxea Memoriala rallyko sari banaketa ekitaldia egingo dute gaur, 19:00etan Kultur Etxean. Ekitaldiaren aurretik rallyra aurkeztutako lanen emanaldia eskainiko dute, eta ondoren, Legazpi Hirira aurkeztutako argazkien artean aukeratutako 50 lanen erakusketa irekiko dute. Erakusketa hilaren 20ra arte egongo da ikusgai.
Legazpi Hiria lehiaketaren irabazlea Carlos de Cos Azkona izan da, Azoka eguna lanarekin; bigarren saria Javier Pedro Fernandez Ferrerasek jaso du Kazajos 3 lanarengatik; hirugarrena Oskar Gaskon Marañon izan da Me veo en tus ojos lanarekin; eta herritarrarentzako saria Errikarte Agirrek irabazi du, Arima izeneko argazkiarekin. Epai-mahaiko kideak Alvaro del Val, Ainhoa Martiarena eta Iñigo Alzugarai izan dira. Lehiaketan 79 argazkilarik parte hartu dute, eta 237 lan aurkeztu dituzte guztira.
Argazki rallya, berriz, Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du helduen atalean, eta Jose Miguel Romero eta Jose Luis Rodriguez izan dira bigarrena eta hirugarrena. Herriko saria, edo bazkideena, Carlos Mediavillak jaso du. Helduen atalean 42 partaide izan ziren guztira. Haurrenean, sei partaide izan ziren, eta horien artean Ibon Huerta izan zen garailea. Leire Rebe izan zen bigarrena eta Paula Castrillo hirugarrena,