1.800 kilo zabor atera dituzte Oriatik eta Mariaratsetik
Hondakinen %60 plastikoa da, %30 txatarra eta %10 errefusa. Landare inbaditzaileen azterketa ere egin du udalak.
Iraila amaieran Oria ibaia eta Mariarats erreka garbitzeko lanak hasi zituen Ordiziako Udalak. Bi astez luzatu dira lanak, eta emaitzak jakinarazi dituzte orain. 1.800 kilo zabor atera dituzte: %60 plastikoa izan da, %30 txatarra eta %10 errefusa. Aurtengo garbiketa kanpainan Oria ibaian dauden landare inbaditzaileen azterketa egin du udalak, kontratatutako Txukun Lorezaintza SL enpresarekin. Azterketa egin ondoren, esku-hartzea non egin behar den erabakiko dute.