Bizi Nahi Jubilatuen Elkartean elkartu da gaur Mila Pascual hainbat herritar eta udal ordezkarirekin. Lore sorta eman diote eta merienda hartu dute.
Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena dute bi naturguneek, eta bi espazioen mugak bat ez datozela ikusita, Eusko Jaurlaritzak dio bi espazioen babes-erregimenek ez dutela koherentzia egokirik babes eta koordinazio-lanetarako.
Gaur goizean, Prebentzio Zerbitzuak, Prebentzio delegatuek eta OSALANek bilera egin dute, emaitzak xehetasun gehiagorekin aztertzeko. Egin ziren «62 frogen emaitza egokia» dela azaldu dute. Beasaingo CAF lantegiko enpresa batzordetik adierazi dute «egoera honek arduradunak» dituela, eta horien «kargugabetzea» eskatu dute.
Asteburu gorabeheratsuaren ondoren, oraindik Junior GP txapelketa bigarren postuan amaitzeko aukerak ditu. Azaroaren 5eko asteburuan izango dira txapelketako azken lasterketak, Valentzian.
Hondakinen %60 plastikoa da, %30 txatarra eta %10 errefusa. Landare inbaditzaileen azterketa ere egin du udalak.
Abiadura muga gehien gainditzen diren eremuak Trenbide, Ezkiaga eta Igartza Oleta kaleak dira eta alderantziz berriz, Oriamendi kalean. Beasain ‘30 hiria’ dela gogorarazi du udalak
Silicius Alcobendasen aurkako partidan 29-30 gailendu dira goierritarrak. Bera Bera-Ordiziak bi garaipen lortu ditu lehen bi partidetan.
Lekanazpi elkarteak antolatutako Asteburu Mikologikoa oso arrakastatsua izan da. Elkartasuna izan da osagaietako bat, eta Katxalin eta Aspanogi elkarteen aldeko 400 'txanpi solidario' saldu dira. Ibilbide mikologikoan 54 lagun elkartu dira.
Legazpiarrak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen aurreko astean. Euskadiko hirugarren postuarekin "oso pozik" dago.
Bideoan grabatu dute momentua, eta sareetan zabaldu da.
Urriko lehiaketa dago orain martxan. Erantzunak udalaren webgunean eman behar dira. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela jasoko du irabazleak.
Leire Artola Beasaingo alkateak lore sorta oparitu dio herritar guztien izenean.