Urtebete geldirik egon ondoren, Ane Mintegi berriz ere kantxan
“Urte zail eta gogorra” pasa eta gero, berriz ere lehiara itzuli da Ane Mintegi Idiazabalgo tenislaria. Italian izan da, Santa Margherita di Pulan, eta finala jokatzea lortu du. “Niretzat garaipen handi baten adinakoa izan da”, adierazi du sare sozialetan.
Mintegik azken urtean ondoan izan dituen guztiei eskerrak eman dizkiet mezu berean.