Aralar eta Aizkorri-Aratz naturguneetako baliabideak antolatzeko bigarren plana, aurretiazko kontsultan
Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena dute bi naturguneek, eta bi espazioen mugak bat ez datozela ikusita, Eusko Jaurlaritzak dio bi espazioen babes-erregimenek ez dutela koherentzia egokirik babes eta koordinazio-lanetarako.
Aralar eta Aizkorri-Aratz naturgune babestuetako natur baliabideak antolatzeko bigarren plana aurretiazko kontsultan dago.
Bi mendietan natura-ondarea babesteko bi figura daude: Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua. “Dena den, bi espazioen mugak ez datoz guztiz bat. Bestalde, figura horietako bakoitzak helburu espezifikoak ditu, horietako batzuk partekatuak. Horren ondorioz, bi espazioen babes-erregimenek ez dute koherentzia egokirik babes eta koordinazio-lanetan”, adierazi du Eusko Jaurlaritzak.
Bestalde, gaur egun indarrean dagoen Natura Baliabideak Antolatzeko Planak –Naturaguneak eta Basaflora eta Basafauna Babesteko martxoaren 27ko 4/1989 Lege indargabetuaren arabera egin baitzen–, ez du tresnarik horretarako gaur egun indarrean dagoen Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak ezartzen dituen gutxieneko eduki batzuekin.
“Besteak beste, ez du zehaztapenik kontserbazio-helburuen ezarpenari buruz, klima-aldaketaren balizko ondorioei buruzko aurreikuspenei buruz eta epe ertainean zein luzean eragina izango duten arintze- eta egokitze-neurriei buruz edo konektibitate ekologikoa hobetzeko beharrezko neurriei buruz”.