Ehun urte bete ditu Mila Pascual itsasondoarrak
Bizi Nahi Jubilatuen Elkartean elkartu da gaur Mila Pascual hainbat herritar eta udal ordezkarirekin. Lore sorta eman diote eta merienda hartu dute.
Ehun urte bete zituen larunbatean Mila Pascual itsasondoarrak. 1923ko urriaren 7an jaio zen beraz. Mendeurrena dela eta, gaur arratsaldean omenaldi txiki bat egin diote zenbait herritar eta udaleko ordezkarik, Itsasondoko Bizi Nahi Jubilatuen Elkartean. Lore sorta bat, bonboiak eta margolanak eman dizkiote, eta merienda hartu dute elkarrekin gero.