Larrea eta Azurmendi txapeldun Tartaloetxeko musean
Eneko Larrea eta Joxe Luis Azurmendi Jos dira Zegamako Tartaloetxeko 29. Mus Txapelketaren irabazleak, finalean Eugenio Ormazabal eta Igor Ormazabal Nani aita-semeei irabazita. Joan den larunbatean, urriaren 7an, jokatu zen txapelketa.
Antolatzaileen esanetan, “giro ederrean” jokatu zen txapelketa, eta lehen zortzi sailkatuentzat izan ziren sariak, baita elkarteko lehen bikotearentzat ere –Luis Mari Lasa eta Mikel Goiburu Master–.
Eugenio Ormazabali ere aipamen berezia egin nahi diote Tartaloetxekoek. 91 urte ditu, eta txapelketako edizio “ia guztietan” parte hartu du. Partaide guztiei eta sariak eman dituztenei ere eskerrak eman dizkiete.