Ane Aranburuk jaso du HITZAren eta Goikaravanen saria
Sariduna eta Goikaravaneko Xabi Arakama GOIERRIKO HITZAren bulegoan izan dira gaur. Aranburuk autokarabanan egiteko hiru eguneko bidaia irabazi du.
Uztailaren hondarrean ebatzi zen Ane Aranburu Amilleta ezkiotarra izan zela Goikaravaneko autokarabana batean hiru eguneko bidaia egiteko sariduna. Gaur, Aranburu bera eta Goikaravaneko Xabier Arakama GOIERRIKO HITZAren bulegoan izan dira, eta zegamarraren eskutik jaso du saria.
Ane Aranburuk aukeratzen dituen egunetan gozatu ahal izango du sariaz, beti ere behe eta erdi denboraldian.
Irakurleei esker ona
Goierriko euskarazko prentsa jarraitzen eta laguntzen duten irakurleak saritzeko asmoz egindako zozketa izan da. Eta sekulako parte-hartzea izan du: guztira, 527 lagunek eman dute zozketarako izena.
Eskerrik asko guztioi, baita Goikaravani ere bidaide izateagatik! Eta nola ez, zorionak irabazleari!