Itsasoko argindar zentralean erreka-zatia hobetzeko lanak iragarri ditu REEk
Ingurumen aldetik eta hidraulikoki "hobekuntza lanak" egiteko baimena eskatu du estazio elektrikoaren kudeatzaileak, pare horretan pasatzen den Santa Luzia erreka-tartean egiteko.
Itsasoko argindar estazioaren kudeatzaile REE Red Electrica de España SA enpresak Santa Lutzi errekan lan batzuk egiteko baimena eskatu du. Gaur GAO aldizkari ofizialean argitaratu du iragarkia Uraren Euskal Agentziak, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoaren bitartez. “Ezkio-Itsasoko eta Gabiriako (Gipuzkoa) udalerrietan, Itsasoko subestazio elektrikotik igarotzen den erreka tartean Santa Luzia errekaren ubidea ingurumen eta hidraulikoki egokitzeko lanak”, dio eskaerak.
Erabat artifizialdua dago Santa Luzia edo Anduaga erreka pare horretan. Argindar zentrala eraiki zutenean –1968an inauguratu zuten–, hormigoizko ubidea egin zuten errekaren ibilgutarako. Ezkio, Gabiria eta Itsaso udalerrien arteko mugan hasi, eta ondoren beherantz Itsaso-Gabiria banalerroari eragin zion.