Josu Lasa lasartearra garaile Gabiriako Osinalde bola txapelketan
Larunbatean jokatu zen 29. ekitaldia. 37 birla bota zituen bakarra izan zen. Emakumeetan, Elena Aldaz nagusi, eta gazteetan Kepa Ormazabal.
Gabiriako 29. Osinalde Bola Txapelketa, larunbat arratsaldean herriko Alkainburu bolatokian jokatu zena, Josu Lasa lasartear bolariak irabazi du. 53 bolarik parte hartu zuten, beste behin partaidetza oparoari eutsita. Horietatik bederatzi ziren emakumeak eta bost gazteak; herrikoak, berriz, hamasei.
Lasa izan zen 37 birla bota zituen bakarra. Kurioski, 36korik ez zen izan ondoren, eta 35ekoak zituzten bederatzi partaideen artean jokatu zen bigarren postua.
Sailkapenak:
Gizonezkoak:
1.Josu Lasa (Lasarte), 37
2. Zeferino Agirre (Segura), 35
3. Juan Ramon Aramendi (Gabiria), 35
4. Juan Pedro Agirre (Legazpi), 35
Emakumezkoak:
1. Elena Aldaz, 35
2. Garbiñe Alustiza (Zerain), 33
3. Aitziber Makatzaga (Zerain), 31
4. Naiara Peñagarikano (Gabiria), 31
Txapeldun orokorra: Josu Lasa
Herritarrak:
1. Juan Ramon Aramendi, 35
2. Felix Maiz, 34
Gazteak:
1. Kepa Ormazabal (Gabiria), 33
2. Aimar Lizarralde, 21