Luis Mari Zalduaren hitzaldia, euskal jainkoen eta jainkosen inguruan

Luis Mari Zaldua filologoak eta euskaltzain urgazleak Euskal Herriko antzinaroko jainko eta jainkosak hitzaldia egingo du, gaur, Ataunen. Mitologiari eskainitako VI. Mitoaldian ariko da, 19:30ean, Barandiaran Museoan. Euskararen aurreneko lekukotasun idatzien garaietan eta testuinguruan sakonduko du Zalduak, mitologiaren munduan ere murgilduta.