Kanpai hotsen ordutegi berria, eskaerei erantzunez
eguneko azken kanpai-hotsa 22:00etan izango da, eta 8:00etan hasiko dira.
Legorretako elizako kanpai hotsek ordutegi berria izango dute aurrerantzean. Udalak jakinarazi duenez, kexa eta eskaerak jaso dituzte kanpaikadak aldatu ditzaten, eta horregatik egin dute aldaketa, «herritarren atsedenari lehentasuna» emateko. Atzo jarri zuten martxan ordutegi berria. Hala, eguneko azken kanpai-hotsa 22:00etan izango da, eta 8:00etan hasiko dira.