2023/10/12

Kirikoketa, iruditan

Jai eguna eta eguraldi ona baliatuta, jende asko hurbildu da Igartubeiti beserri-museora dolarea martxan ikustera.

Kanpai hotsen ordutegi berria, eskaerei erantzunez

eguneko azken kanpai-hotsa 22:00etan izango da, eta 8:00etan hasiko dira.

Udazkeneko bertso saiorako sarrerak salgai daude Usurben

Maddi Aiestaran, Oihana Iguaran, Maddalen Lujanbio, Iñaki Apalategi, Joanes Illarramendi eta German Urtega izango dira bertsotan, Arrano Kulturak azaroaren 3rako antolatu duen saioan.

Biztanleria berreskuratu du Goierrik

69.826 biztanle ditu Goierrik. Azken bi urteetako joera irauli eta ia 500 lagun gehiago bizi dira eskualdean

Urriaren 27tik 31ra ospatuko dituzte 24. Gazte Festak Legorretan

Lukiek taldeak birako azken kontzertua emango du urriaren 31n. Gazte Festetako kamixetak Jubilatuenean edo Olason enkargatu daitezke. Bihar izango da azken eguna.

Euskal presoen aferaren inguruko hitzaldia, bertan behera

Koldo Lakastaren osasun egoera dela eta, bertan behera geratu da biharko aurreikusitako 'Euskal presoen afera atzo, gaur eta bihar?' hitzaldia.

Musika taldeek grabazioak egiteko diru laguntzak izango dituzte aurten ere Legazpin

Urriaren 31n amaituko da eskaerak egiteko epea. Orain arte 22 grabazio lan lagundu ditu diruz udalak.

Katxalinek elkartearen materiala jarri du salgai Legazpin

Urriaren 19ko bularreko minbiziaren aurkako egunaren inguruko sentsibilizazio kanpainan dago murgilduta. Eder lentzerian eta Betieder estetika zentroan erosi daiteke materiala. Datozen bi astearteetan elkarteko kideak Kultur Etxean egongo dira saltzen, eta hilaren 20an eliza atarian jarriko dute postua.

Amaia Telleria eta Irati Goikoetxea, Alberdaniaren bilduma berrian

Argitaletxeak, bere 30. urteurrenean, idazle gazteen bildumak argitaratuko ditu. Lehenengo bilduman 6 idazle daude, tartean Telleria eta Goikoetxea. 'Haize-lekuak' eta 'Herriak ez du barkatuko' eleberrien gaztelerazko bertsioak dira bilduman sartutakoak.

Barandiaranen etxea eta museoa ikusteko txangoa, igandean

Bi orduko txangoa da, eta 14 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago. Izena eman behar.

Palestinar herriarekin bat egin dute Kontseilu Sozialistak deituta

"Mendebaldeko estatuek Israelekiko duten izaera kolaboratzailea" salatu zuten. Hamarnaka lagun batu ziren protestara.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa