Odol emate saioa egingo da asteartean, goizez eta arratsaldez
Legorretako Odol Emaileek odol emate saiorako deialdia zabaldu dute. Herri Antzokian izango da, asteartean, urriaren 17an, goizez 09:30etik 12:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:30era. Beharrezkoa izango da ordua hartzea. Odola eman nahi dutenek 699 26 93 37 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar dute.