Palestinar herriarekin bat egin dute Kontseilu Sozialistak deituta
"Mendebaldeko estatuek Israelekiko duten izaera kolaboratzailea" salatu zuten. Hamarnaka lagun batu ziren protestara.
Hamarnaka lagun batu ziren palestinar herriari elkartasuna adierazteko Kontseilu Sozialistak egindako deialdira. Beasaingo Bideluze plazan izan zen, atzo arratsaldean. Ondorengo irakurketa egin zuten:
- Israelgo Estatuak etengabe jazarri ditu palestinarrak eta Ideologia sionista supremazistan ardazturiko gobernuek palestinarrak desagerrarazteko estrategia izan dute urte luzez, lurren okupazioaren, torturaren eta erailketaren bitartez, Mendebaldeko bloke inperialistaren babesarekin.
- Israel da Ekialde Hurbilean Mendebaldeko oligarkiak duen aliaturik garrantzitsuenetarikoa.
- Eskuineko alderdiek Israeli babesa adierazi diote, eta ezkerrekoek, aldiz, elkarrizketarako eta elkarbizitzarako deia luzatu dute.
- Bakezaletasunez mozorroturiko adierazpenek ezkutatu egiten dute Israelek eta Mendebaldeko eliteek hainbat aldiz frogatu dutela, eskaintzeko prest dauden akordio posible bakarra, palestinarrei zapaltzailearen bakea inposatzea, Israelgo erregimena zuritzen, zapalkuntza egoera naturalizatzen eta palestinarren erresistentziaren kriminalizazioa bultzatzen.
- Mendebaldeko estatuek harekiko duten izaera kolaboratzailea salatu eta dominazioaren eta zapalkuntza guztien aurka, nazioartean sozialismoaren aldeko indar politiko bat berrantolatzeko lanean jarraitzea.