Kuadrillen eguna ospatzen ari dira Zaldibian
Argazki galeria albistean.
Koloretsu ageri da gaur Zaldibia. Santa Fe festak ospatzen ari dira, eta gaur, kuadrillen eguna da. 13:00etan, Jundajo txarangaren erritmora egin dute lagun taldeek irteera, eta ondoren, paella jana egin dute plazan. Bertan dagoen karpa txiki geratu da. Bazkal ondoren, jokoak eta txarangarekin kalejira, eta 20:30etik aurrera, Trikidantza taldearekin erromeria izango da.
Jarraian, gaurko argazki batzuk:













