Presoek eta errefuxiatuek etxean egon beharko luketela aldarrikatu du Sarek
Etxera Eguna ospatzen ari dira Itsasondon, 'Bide gertu' lelopean. Ihesgela, bertso poteoa, bazkari herrikoia eta DJ Bull-en kontzertua izango dira gaur.

Bidea gertu lelopean, Etxera eguna ospatzen ari dira Itsasondon, Sarek antolatuta. Hamarnaka lagun inguratu dira, gaurko ekintza desberdinetan parte hartzera. Goizean, ihes-gela jokoa egin dute, “oso gustukoa” izan dena partaideentzat. “Historiako une desberdinen inguruan kontzientzia sortzeko” egin dute jokoa azaldu dutenez. “Joko honek erakusten du pertsonaia desberdinen bitartez, nola egon diren momentu asko euskarak eta Euskal Herriak jasan dituela jazarpen egoera asko, baina beste momentu askotan ere bakean bizi izan garen, orain bezala, orduan ez duela zentzurik presoak eta errefuxiatuak kanpoan izatea, eta etxean nahi ditugula, horretarako garaia delako horretarako”.
Ondoren, herriko plazara hurbildu da jendea. Bertan, familia argazkia atera eta komunikatua irakurri dute.
Bertso poteoa, June Aiestaran, Maialen Akizu eta Odei Lopez bertsolariekin eta bazkari herrikoia ere antolatu dituzte gaurko.
Gainera, atzotik ikusgai dago, torturaren eta presoen egoeraren inguruan, Nekane Munduateren eta Mikel Otegiren artelanen erakusketa, udaletxeko aretoan.