Balu eta Jon Maia elkarlanean
Maiaren 'Kantu berri bat gara' liburu-diskoaren azala Sestaoko ACBko hormetan margotu du Ormaiztegin jaiotako artistak.

Balu kaleko artista ormaiztegiarra eta Jon Maia urretxuar jatorriko bertsolari eta idazle zumaiarra elkarlanean aritu dira egunotan. Maiak Kantu berri bat gara liburu-diskoa ondu du, eta azala Baluk egin du.
Atzo eta herenegun artean azal hori Sestaoko ACBko hormetan marraztu du ormaiztegiarrak. “Ezpeldoiko Bereterretxeren oroitarritik abiatu eta Sestaoko euskaldunetaraino garamatzan kontzeptua: Lauaxeta, Gernika, Negu gorriak, Laboa, Frantziako Iraultza, haurtzaroa…”, idatzi du X sare sozialean Maiak.
Elkarlan zuzena izan ez bazen ere, 2021eko ekainean Maiaren Euskara bat da olerkiaren horma-irudia egin zuen Baluk Zeraingo Harizti-Erdi aterpetxeko horma batean.
Sestaoko ACBko hormetan jarri dugu #kantuberribatgara liburu- diskoaren azala, Baluk egina. Ezpeldoiko Bereterretxeren oroitarritik abiatu eta Sestaoko euskaldunetaraino garamatzan kontzeptua: Lauaxeta, Gernika, Negu gorriak, Laboa, Frantziako Iraultza, haurtzaroa… @elkar pic.twitter.com/fKlScn0QxN
— Jon Maia Soria (@maia_jon) October 17, 2023