Beatriz Egizabal Ataunen eta Zaldibian ariko da aste honetan, ‘Magma Mia’-rekin
Goierrin saio bana egingo ditu aste honetan Beatriz Egizabal aktoreak, helduentzako Magma Mia umorezko bakarrizketarekin. Bihar, osteguna, Ataungo San Martin auzoko Troskaeta tabernan egingo du emanaldia, 19:00etan hasita. Antzeztaun egitarauko ekitaldia da.
Ostiralean, berriz, Zaldibiako Karreane kultur etxean ariko da, 22:00etan hasita. Aske talde feministak antolatu du saioa, eta sarrera 5 euroan erosi behar da.