Emakume Pentsiodunen III. Biltzarrera joateko deia zabaldu dute Goierriko Pentsiodunek
Bergaran izango da, ostiralean, 10:30ean. "Berdintasunean oinarritutako kalitatezko zaintza sistema publikoa" aldarrikatuko dute.
Goierriko Pentsiodunek astelehenean egindako elkarretaratzea, Ordiziako Plaza Nagusian. Goierriko Pentsiodunek Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek deitutako Emakume Pentsiodunen III. Batzarrera joateko deia zabaldu dute. Bergaran izango da, ostiralean, 10:30ean. “Berdintasunean oinarritutako kalitatezko zaintza sistema publikoa” aldarrikatuko dute biltzarrean, eta aldi berean, azpimarratuko dute zaintza sistema ezin dela emakumeen gain utzi eta ezin daitekeela “obligazio” bilakatu.













