Maddalen eta Amets Arzallus anaia-arreba bertsolariak, igandean, Olaso tabernan
Jainkoneko bertso saioan parte hartuko dute lapurtarrek. 13:00etan hasiko da.
Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus anaia-arreba bertsolariak Legorretan kantatzen izango dira igandean, urriaren 22an. Olaso tabernako terrazan egingo den Jainkoneko bertso saioan parte hartuko dute lapurtarrek. Iaz Ametsek ere parte hartu zuen, Nerea Ibarzabalekin batera, eta aurten Maddalen arreba izango du bertso kide. Sarrera guztiz doakoa da.
13:00etan hasiko da. Taberna, ordubete lehenago irekiko dute, 12:00etan. Saioan mondejua, haragia eta salda egongo dira salgai.