Mendi Festibaleko bigarren saioan, Koldo Zubimendi
Usurbe Antzokian izango da, 19:30etik aurrera.
Beasaingo Mendi festibalaren bigarren saioan, Kharut II Lehenbiziko igoera baten istorioa izenburudun ikus-entzunezkoa izango da, gaur, 19:30ean, Usurbe antzokian. Erandioko (Bizkaia) Koldo Zubimendi izango da gonbidatua. Zubimendik, Kharut II mendia igo zuenekoa oroituko du. Kharut II.a (6.800 metro) munduko bigarren tontorrik garaienaren (K2, 8611) alboan dagoen mendia da. Vicente Barcenarekin partekatu zuen espedizioa, baina honek gailurrerako saiakerarekin ezin izan zuen jarraitu eta igoera bertan behera utzi behar izan zuen.