Niala magoak 'Txiki nintzeneko egun politena' ikuskizuna egingo du bihar, Herri Antzokian
Hitzaro euskara elkarteak antolatutako saioa da. 17:00etan hasiko da.
Niala magoak Txiki nintzeneko egun politena ikuskizuna eskainiko du bihar, Ordiziako Herri Antzokian, Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, 17:00etan. 6 eta 14 urte arteko umeentzat sortutako magia saioa da. Izenak adierazten duen bezala, haurrek gogoan izango duten magia truko ezberdinekin osatutako emanaldia izango da, gozagarria izan daitekeena gurasoentzat ere. Barre egiteko eta parte hartzeko aukera izango dute joaten direnek.